Kukuka Lasarte-Oriako antzerki eta dantza Eskola urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin
2020·12·06
Hitzarmena Agustín Valdivia Calvo alkateak eta Joseba Mirena Agirretxe Kukukako lehendakariak sinatu dute. Hitzarmen horretan, bi alderdien betebeharrak eta dirulaguntzaren xedea ezartzen dira.
Kukukak udalerrian hainbat eginkizun eta jarduera egiten ditu, oro har herritar guztiei onura dakarkietenak, baita jarduera-programa bereziak ere.
Antzerkia eta modalitate ezberdinetako dantza irakaskuntzak ematea, antzerkia eta dantza emanaldiak antolatu, prestakuntza-tailerrak, eta herriko hainbat ekintza ezberdinetan parte hartu; Emakumeen eguna, Euskal Ihauteriak…. euskara ardatz linguistikoa izanik.
Hitzarmen honen helburua udalerriko bizilagun-komunitateak dituen premiak edo interesak asetzen lagunduko duten interes publikoko jarduerak sustatzea eta babestea da, eta bereziki, antzerki interpretazioaren mantenua bermatu nahi du, batez ere Lasarte-Orian antzerkia eta dantzaren zabalkundeari eta sustapenari kasu eginez.