Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Kontzertu solidarioa Radio Rebelderen eskutik
- Antolatzailea: ASPANOGI
ASPANOGIk kontzertu solidarioa antolatu du datorren larunbaterako, irailaren 5erako, Lasarte-Oriako Andatza plazan. Emanaldia 18:30ean hasiko da, Radio Rebelde taldearen eskutik.
Hirugarren aldia izango da Radio Rebeldek ASPANOGIk antolatutako kontzertu solidario batean parte hartzen duena. Elkarlan horrek agerian uzten du, beste behin ere, musika elkartzeko, sentsibilizatzeko eta minbizia duten haur eta nerabeekin eta haien familiekin elkartasuna adierazteko tresna izan daitekeela.
Kontzerturako sarrera librea izango da. Emanaldian zehar, ASPANOGIk informazio karpa bat jarriko du plazan. Bertaratzen direnek elkartearen lana gertutik ezagutu, produktu solidarioak erosi edo dohaintza bat egin ahal izango dute bertan.
Bildutako diruak ASPANOGIk Gipuzkoan haur-minbiziaren prozesua bizi duten familiei eskaintzen dien gizarte-, psikologia- eta hezkuntza-arloko laguntza eta akonpainamendua indartzen lagunduko du, bai gaixotasunean zehar, bai ondorengo etapetan.
ASPANOGItik eskerrak eman nahi dizkiogu Radio Rebelderi hirugarren urtez ekimen honetan parte hartzeagatik eta elkartearekin duen konpromisoagatik. Era berean, Lasarte-Oriako eta inguruko herrietako herritarrak Andatza plazara hurbiltzera eta musikaz eta elkartasunez beteriko arratsaldeaz gozatzera animatzen ditugu.

