Aplikazio habiaratuak
Menu avisos
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea KONTUZ! Abisu meteorologikoak astebururako
Juncal Oiartzun
Orain dela 2 Hilabeteak aldatuta.
2024-12-06
Larunbata, abenduaren 7a
- Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 09:00etatik 24:00etara. Ipar-mendebaldeko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete Gipuzkoako haizeguneetan, bereziki kostaldean.Abisu Horia prezipitazio iraunkorragatik Kantauri isurialdean 12:00etatik 24:00etara. Larunbata, 12:00etatik astelehena, 12:00etara 24 orduan 60 l/m² baino gehiago pila daitezke Kantauri isurialdean. Zaparrada ertainak egingo ditu, iraunkorrak eta ugariak.
- Abisu Horia elurragatik barnealdean 18:00etatik 24:00etara ordu lokala. Elur-kota eguerdian 1300-1500 m ingurura egon daiteke; azken orduetan 800-1000 m-ra jaits daiteke. Ondorengo egunetan elur-kota 700-1000 m-ra egon daiteke. Prezipitazio ertaina egingo du, ugariago eta zenbait tokitan iraunkorra Kantauri isurialdean; gainerako tokietan prezipitazio txiki-ertaina egingo du. Aurreikusitako lodierak: 5 cm 1000 m-ra, 0 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.