Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Prozesu partehartzaileak

Klimaren eta Energiaren Plana

Udalak Klimaren eta Energiaren Plana (KEP) egiteko prozesua aurkeztu du. Hasteko, egungo egoeraren diagnostikoa egin eta ekainaren 21era arte partaidetza-prozesu bat ireki du.

01·01·1970


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

21/05/2021

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

19/09/2022

Gaur egungo fasea

Lasarte-Oriako Udalak Klimaren eta Energiaren Plana aurkeztu du. Lasarte-Oriako Udala egiten ari da plan hori, eta horren bidez 2030erako berotegi-efektuko gasen emisioak % 40 murriztu eta udalerria klima-aldaketaren eraginetara egokitu nahi du.

Euskal Autonomia Erkidegoko jasangarritasun energetikoari buruzko 2019ko Legearen lege-esparruak administrazio publikoekin bete beharreko zenbait helburu ematen ditu kontsumoari eta berotegi-efektuko gasen isurpenei dagokienez, baina klima-aldaketa dagoeneko hemen dago, eta energia-kontsumoen murrizketa edo berriztagarrien hazkundea oso lotuta daudenez klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko estrategiekin, plan hau ere gauzatuko da.

Gaur egun, diagnostiko-fasean, udalaren administrazioaren energia-kontsumoen eta BEG isurien inbentarioa egiten ari dira, hau da, eraikin eta lokal publikoena, argiteria publikoarena eta udal-ibilgailuen flotarena. Inbentario horrekin jakingo da zer gastu dagoen, zer kontsumitzen den eta zer egokitu behar den.

Neurri horien bidez, udalak energia kontsumoa %35ean murriztu eta energia berriztagarria sortzeko gaitasuna handitu nahi du, EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen baldintzak betez.

Gainera, tenperaturen igoera edo euri-jasen areagotzea bezalako klima-mehatxu nagusiei aurre hartzeko neurriak ere hartuko dituzte. Gai horri dagokionez, bereziki azpimarratuko da hiri-eremua berdatzea; izan ere, frogatuta dago berdeguneek lagundu egiten dutela bero handiko egunetan sentsazio termikoa murrizten, eta, gainera, eginkizun garrantzitsua betetzen dutela euri-jasen aurrean, haien eragina motelduz eta uholde-arriskua murriztuz.

Eta hori nola egiten da? Arindu ahal izateko, alde batetik, gutxiago jaulki behar da, gure energia-eredua aldatu behar da, eta kontuan hartu behar dira udalerrian egon daitezkeen karbono-hustubideak, hala nola basoak, mendi-hegalak, etab. Arintze-neurri horiek guztiak hartu ondoren, egokitu egin beharko da, gauza batzuk ezin izango baitira aldatu.

Itziar Gurrutxagak zioen 2050erako helburuetako bat neutroak izatea zela, klimarekiko neutroak. Eguneroko jarduerak eta gure garraiobideak eta bizimodua klimari dagokionez neutroa izan dadin lortzea. Hori da epe luzerako helburua, eta Europar Batasun osoa horretan ari da.

Diagnostikoa lortu ondoren, plan bat egingo da, eta, bertan, helburuak eta horiek nola lortu ikusiko da, aurrera eraman daitezkeen programa, ildo estrategiko eta ekintzetan oinarrituta. Eta planarekin, denbora-muga bat, aurrekontu-partida batzuk eta jarraipena egiteko adierazle batzuk egongo dira.

Plana egiteko 26.249,44 euroko aurrekontua dago, eta Lasarte-Oriako Udalak Eusko Jaurlaritzatik 11.570 euroko diru-laguntza jaso du garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei laguntzeko. Donostiako Ados Sostenibilidad y Clima aholkularitza-enpresa eta INERGY enpresa kataluniarra arduratuko dira Plana idazteaz.

Herritarren iritzia ezagutzeko inkesta

Udalak klimaren eta trantsizio energetikoaren aldeko ekintzari modu justu eta integratzailean ekin nahi dio, inor atzean utzi gabe, Europako Itun Berdearen printzipioekin eta 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorriz.

Horretarako, herritarrak, elkarteak eta udalerriko eragile sozial eta ekonomiko guztiak inplikatu nahi dira plana egiteko prozesuan.

Helburu horrekin, udalak online inkesta bat jarri du udalerriko herritar guztien eskura, klima-aldaketa arintzearekin eta klima-aldaketara egokitzearekin lotutako proiekturako interesgarritzat jotzen diren alderdi zehatzei buruz duten pertzepzioa ezagutzeko. Inkesta hori online egongo da eskuragarri, hilabetez, esteka honetan:

https://forms.gle/B8aiUL3wbNh7yxth9

Inkesten emaitzak eta diagnostikoaren lehen ondorioak jaso ondoren, herritarrentzako saio ireki bat egingo da, eredu energetikoaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz eta udalerriko klima-aldaketara egokitzeari buruz hausnartzeko. Horrekin guztiarekin planaren diagnostikoa egingo da.

Diagnostikoa egin ondoren, herritarrekin azken saio bat egingo da ekintza-planaren fasea izenekoa, zeinetan saiakera egingo baita proiektuaren zuzendaritzarekin adostutako hainbat neurri mugatzeko, doitzeko eta definitzeko.

 

Erlazionatutako berriak

“Udaberriko bertso jasa, bat-bateko jolasa” ekimena

“Udaberriko bertso jasa, bat-bateko jolasa” ekimena 2024·06·24

“Udaberriko bertso jasa, bat-bateko jolasa” ekimena

“Udaberriko bertso jasa, bat-bateko jolasa” ekimena antolatu dute Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak hilaren 25erako.

“Trasn-formatzen” dokumentala Lasarte-Orian

2019·05·30

“Trasn-formatzen” dokumentala Lasarte-Orian

Oraingoan, ekainak 7an ostirala, arratsaldeko 19:00tan, Lasarte-Oriako Oriarte Institutuarekin batera, Kultur Etxeko aretoan “TRANS-formatzen” dokumentala ikusiko dugu. Ekintza dohanik da.

“Snorkelean” hastapena

2019·03·10

“Snorkelean” hastapena

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak Snorkelean (urpekaritza mota bat) hasteko saio berezia antolatu du 2007, 08, 09 eta 10ean jaiotako neska-mutilentzat.

“Retazos III” liburua eta Nébel duoa, otsailaren 15eko urteurrena ospatzeko

2019·02·13

“Retazos III” liburua eta Nébel duoa, otsailaren 15eko urteurrena ospatzeko

Lasarte-Oriak eratu zeneko 33. urteurrena José Luis Navarroren “Retazos III” liburuarekin eta piano eta klarineteko Nébel duoarekin ospatuko du. Lasarte-Oriako bandera udaletxe zaharrean jarrita egongo da.

“Patioak Irekita”: ikastetxeek herritarrei irekiko dizkiete beren patioak

2020·03·02

“Patioak Irekita”: ikastetxeek herritarrei irekiko dizkiete beren patioak

Martxoaren 2tik aurrera, Oriarte-Landaberri BHIko eta Sasoeta eta Garaikoetxea ikastetxe publikoetako patioak egunero egongo dira zabalik, herritarrek erabili ahal izan ditzaten, bai eta haietako instalazioak ere