KIUB bulegoa zerbitzutik kanpo aldi baterako
2021·07·01
KIUBen zerbitzu-kontratua atzo amaitu zen, ekainaren 30ean. Kontratu horrek ez zuen beste luzapenik baimentzen. Horregatik, kontratu berria egin arte, KIUB bulegoa itxita egongo da.
Udalak laster ekingo dio kontratu berriaren lizitazioari, bulegoa lehenbailehen berriro irekitzeko.
Bien bitartean, KIUBek Lasarte-Orian emandako zerbitzua berrezarri arte, Kontsumobidera (Kontsumoko Euskal Institutua) jo daiteke, Donostian, erreklamazioak kudeatzeko informazioa, aholkularitza eta laguntza eskatzeko.
Udalak barkamena eskatu du KIUB aldi baterako ixteak eragin ditzakeen eragozpenengatik, eta espero du zerbitzua lehenbailehen berrezarri ahal izatea.
Kontsumobide/Instituto Vasco de Consumo
Duque de Mandas 12
943483410
udala_omic@donostia.org
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.