Kiroldegiko ikastaroak eta jarduerak 2023-2024
2023·09·11
Jarduera eta ikastaroak irailaren 18an hasiko dira.
Aurtengo denboraldirako, pasa den denboraldian aurrera eramandakoez gain jarduera berriak eskainiko dira:
- Erditze osteko gimnasia
- Haurdunentzako aretoko jarduera
- Padela gazte eta helduentzat.
- Jumpfit haur eta gazteentzat.
- Total training gazteentzat.
Jarduera ordutegi gehiago aukeran: Aquagym, Pilates, Ziklo Indoor, Kardiofit eta helduen igeriketa talde gehiago.
Abonatuentzako doako kirol zerbitzuak aurten ere emango dira:
- Fitness gelako kirol aholkularitza
- Entrenamenduen gida.
- Streching saioa ostiraletan.
- Igeriketa gida.
Igeriketa eskola
Igeriketa eskolako izen-emateak zabalik jarraitzen dute, sortutako taldeetako plazak bete bitartean. Izen-emateko, kiroldegiko bulegora gerturatu behar da.
Informazio gehiago
https://kirolak.buruntzaldea.eus webgunean, Lasarte-Oriako atalean, kiroldegiko harrera-gunean edo 943376182 telefonora deituz eskuragarri egongo da.
Aurten, kiroldegira abonatuak diren erabiltzaileek, jardueretan online izen-emateko aukera izango dute https://tramiteak.buruntzaldea.eus webgunearen bitartez. Abonatuak ez diren erabiltzaileek, izen-emateak presentzialki egiteko aukera izango dute soilik.