Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Kiroldegiko ikastaroak 2022-2023

Gaur, abuztuaren 29an hasten da Kiroldegi Munizipalean 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea. Aukera zabal bat, helduei bezala gazteei ere zuzendua.

2022·08·29

Irailaren 19an hasiko da Maialen Chourraut kiroldegian Udaleko Kirol-Zerbitzuak antolatutako kirol-jardueren denboraldi berria.

Inskripzioak egiteko epea abuztuaren 29an hasita zabalik egongo da eskainitako plazak bete arte.

Denboraldi honetan, jarduera berriak eskainiko dira ohiko programarekin batera:

  • Aquagyma
  • Igerian ikastea
  • Indoor txirrindularitza
  • Mantentzeko gimnastika
  • Zumba
  • Aerofita (berria)
  • Hita (berria)
  • Pilatesa
  • Kardiofita
  • Body Zumba
  • Hipopilatesa (berria)
  • Core + TRX (berria)
  • Total traininga (berria)
  • Tonifikazioa
  • Stretchinga
  • Jarduera fisiko egokitua (pista/igerilekua)

Abonatuentzat doako kirol-zerbitzuak ere eskainiko dira:

  • Fitness-gelako kirol-aholkularitza
  • Entrenamenduen gida.
  • Strecthingeko saioa ostiraletan.
  • Igeriketako gida.

Igerilekuan ere jardueren eskaintza zabaldu da: uretako jarduerak haurtxoentzat eta igeriketa-saioak haurdunentzat.

Haurrentzat antolatutako ikastaroak honako hauek dira:

  • Gaztezumba
  • Kirol-ludoteka
  • Txikizumba
  • Igerian teknifikatzea
  • Igerian ikastea
  • Haurtxoekin uretan aritzeko jarduerak

Instalazioetako edozein abonutan edo jardueratan izena ematea pertsonala izango da eta hark dirauen artean luzatuko da (ikastaro osoa). Abonu edo jarduera batean baja emateak ez du inplikatuko ordaindutako kuota itzuliko denik, ezinbesteko arrazoien kasuan salbu, betiere behar bezala justifikatua badago. Bajak eraginik izango badu, baja-eskaerari dagokion idatzia aurkeztu beharko da Udalaren erregistro orokorrean. Bajak eragina izango du baja-eskaeraren idatzia Udalaren erregistro orokorrean aurkezten den egunean.

Izen-emate bat egindakotzat jotzen da erreserba egin eta matrikula ordaindu denean.

Aurten, kiroldegira abonatutako erabiltzaileek jardueretan online inskribatzeko aukera izango dute http://tramiteak.buruntzaldea.eus webgunearen bitartez. Abonatuak ez direnek inskripzioak presentzialki egiteko aukera bakarrik izango dute.

Informazio gehiago http://kirolak.buruntzaldea.eus webgunean (Lasarte-Oriako atalean), kiroldegiko harrera-gunean edo 943 376 182 telefonora deituz eskuragarri egongo da.

 

Triptikoa deskargatu

Triptiko [pdf]

 

Jardueren prezioak deskargatu

Jardueren prezioak [pdf]