Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Kiroldegiko ikastaroak 2021-2022

Hasi da Kiroldegi Munizipalean 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea. Aukera zabal bat, helduei bezala gazteei ere zuzendua

2021·09·01

Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso Kirol zinegotziarekin batera, Udaleko Kirol Zerbitzuak antolatutako kirol jardueren denboraldi berria aurkeztu zuten, irailaren 20an hasiko dena.

Edozein jardueratan parte hartu nahi dutenek kiroldegira deitu beharko dute (943 376182 telefonora) izena emateko tramiteak hasteko.

Matrikula egiteko epea abuztuaren 30ean ireki zen eta zabalik egongo da eskainitako plazak bete arte.

Uretako jarduerak (aquagym, igeriketa ikastea, igeriketa gidatua, kirol egokitua, haurtxoekin uretako jolasak, uretako ludoteka, igeriketako teknifikazioa) eta lehorreko jarduerak (mantentze-gimnasia, kirol egokitua, kardiofit, zumba, body pump, txirrindularitza indoorra, pilates, streching, body zumba, gazte eta txiki zumba, kirol-ludoteka) barne hartzen ditu programak.

Eskaintzaren barruan, kirol-aholkularitzako zerbitzu bat dago muskulazioko eta kardio geletan. Zerbitzu horretan, erabiltzaileei orientazioa ematen zaie kirol-aparatuak behar bezala erabiltzeko eta entrenamendu-gida bat eskaintzen zaie, horrezaz gain, hala kontratatzen dutenei, entrenamendu-programa edo plan pertsonalizatua emango zaie.

Adinekoentzat, irailaren 21etik aurrera, asteartero, 10:30ean, Kontzeju Txiki plazan (Loidibarrengo frontoiaren aurrean), doako aholkularitza zerbitzua eskainiko da bertan instalatutako ariketa fisikoko makinak erabiltzeko.

Udaleko Kirol Zerbitzuak protokolo espezifiko bat diseinatu du, argibide zehatzekin, jarduera bakoitzean parte hartu behar duten pertsonak covid-19arekin kutsatu ez daitezen. Protokolo hori parte-hartzaile bakoitzari emango zaio jardueran izena eman duela baieztatu ondoren.

Helduentzat antolatutako ikastaroak honako hauek dira:

  • Mantentzeko gimnastika
  • Entrenamenduen gida, banakako entrenamenduak eta aholkularitza zerbitzua.
  • Nagusien parkeko makinak erabiltzeko aholkularitza. Ondo Ibili Ibilaldia.
  • Mantentzeko igeriketa eta Aqua Gyma.
  • Zunba
  • Body Zunba
  • Igeriketa gidatua
  • Indoor txirrindularitza
  • Pilates
  • Body pumpa
  • Kardiofit
  • Streching
  • Aniztasun funtzionala dutenentzako kirol-jarduerak.

Haurrentzat antolatutako ikastaroak honako hauek dira:

  • Kirol ludoteka
  • Igerian teknifikazioa
  • Txikizunba
  • Gaztezunba
  • Kirol-jardueren sustapena
  • Igerian ikastea
  • Ur jarduerak haurtxoekin
  • Igerian ikastea.

Instalazioetako edozein abonu edo jardueratan izena ematea pertsonala izango da eta hark dirauen artean luzatuko da (ikastaro osoa) Abonu edo jarduera batean baja emateak ez du suposatuko ordaindutako kuota itzuliko denik, ezinbesteko arrazoiak salbu, betiere behar bezala justifikatua badago. Bajak eraginik izango badu, baja-eskaerari dagokion idatzia aurkeztu beharko da Udalaren erregistro orokorrean. Bajak eragina izango du baja-eskaeraren idatzia Udalaren erregistro orokorrean aurkezten den egunean.

Jarduera bat aurrera eramango bada, hasierako egunaren aurreko ostiralean, taldeak gutxienez 11 inskripzio izan beharko ditu (igerilekuko jardueretan, gutxienez 6).

Iraupen luzeko ikastaroetan, matrikularen pagamendua honela egin daiteke:

  • Osorik: zenbatekoaren % 100a jarduera hasi aurretik.
  • Zatika: % 60a jarduera hasi aurretik, % 40a urtarrilean.

Zatikako ordainketa kontu korronte edo libreta bidez helbideratuko da.

Jarduerak dirauen bitartean kirol-instalazioetako abonuan baja ematen duten ikastarogileek abonatu gabeen tarifari dagokion parte proportzionala ordainduko dute eta alderantziz.

Ikastaroen ordutegiei, iraupenari edo prezioei buruz informazio gehiago nahi izanez gero:

  • Telefono honetan: 943 37 61 82
  • Kiroldegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00tara; azteazkenetan 17:00tatik 19:00etara.
 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.