Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Prozesu partehartzaileak

Kiroldegi berria: urriaren 7an herritarrek parte hartzeko fasea hasiko da

Urriaren 7tik 20ra bitartean kiroldegiko kafetegian egingo den erakusketa batek lehen faseko bost proposamen irabazleak erakutsiko ditu. Herritarrek beren iritzia eman ahalko dute 6 galderari erantzunez.

07·10·2019


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

20/07/2019

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

Gaur egungo fasea

Lasarte-Oriako Udalak  ireki du prozesu bat zeinaren bidez Lasarte-Orian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek aukera izango baitute epaimahaiak hautatutako bost proposamenenak ikusteko, aztertzeko eta haien gainean beren iritzia emateko.

Epaimahaia alkateak eta hiru arkitektok (udaleko arkitektoa, bulego teknikokoa eta Arkitekturako Eskolako zuzendaria) osatzen dute, eta hango idazkari dihardu Hirigintzako buruak. Ideia-lehiaketako bost proposamen irabazleak hautatu ondoren, parte hartu zuten taldeei proiektua garatzeko eta informazio gehiago emateko eskatu zieten, eta horren emaitza izan da proiektu bakoitzeko 3 panel, memoria bat, aurrekontua eta obra gauzatzeko kronograma bat.

Herritarrak urriaren 7tik 20ra bitartean hurbil daitezke kiroldegi munizipaleko kafetegira panel horiek ikustera, eta haietan aurkituko dituzte proiektu bakoitzari buruzko fotomuntaketak, memoria bat eta hainbat informazio. Proposamen bakoitza aztertu ondoren, proiektuen zenbait alderdiri buruzko galdetegi bati erantzuteko eskatzen da.

Galderan aipatzen den gaian, proiektuetako bakoitza 1etik 5era baloratuz erantzun behar da, 1a balorazio txikieneko proposamena izanik eta 5a balorazio handienekoa. Horrez gain, izena, deiturak eta DNI zenbakia ere sartu beharko dira.

Epaimahaiak prestatutako galderak honako hauek dira:

  1. Zein proiektu integratzen da hobekienik hiri-ingurunean eta lehendik dauden Michelin Kirolguneko instalazioetan (ibai ondoko ibiltokia, kiroldegirako sarbidea, harrera-gunea, kafetegia, etab.)?
  2. Zein proiektuk konpontzen ditu hobekienik instalazioetako sarbideak eta erabiltzaileen nahiz ikusleen zirkulazioak?
  3. Zein proposamenek konpontzen du hobekienik eremu hezea (igerilekuak, gorputza tratatzeko gunea, aldagelak eta abar)?
  4. Zein proposamenek konpontzen du hobekienik eremu lehorra (pista polibalentea, padeleko pistak, eremu aerobikoa, muskulazioko gunea, aldagelak eta abar)?
  5. Horietako zeinek betetzen ditu hobekienik zure kirol-premiak?
  6. Zein lehentasun-ordena emango zenieke proiektuei?

Parte hartzeko orria betetakoan, kiroldegiko harrera-lekuan egongo den boto-ontzian sartu beharko da. Erroldako datuak egiaztatu ondoren, batez besteko bat egingo da herritarrek proiektu bakoitzari emandako balorazioekin. Informazio hori, leudekeen oharrekin batera, epaimahaiari entregatuko zaio, eta hark hautatu beharko du proiektu irabazlea, zeinari enkargatuko baitzaio kiroldegi berriaren exekuzio-proiektua idazteko lana.

Alkateak jakinarazi zuenez, proiektuak 8 milioi eurotik 14 milioira artekoak dira, eta herritarrei aktiboki parte hartzeko eskatu zien, galderei buruz hausnartuz eta Lasarte-Oriako udalak egingo duen inbertsiorik garrantzitsuenari buruz beren iritzia emanez. Garrantzizkoa da parte hartzen dutenek gogoeta lasaia egitea ea zein proiektu izan daitekeen gure udalerriarentzat aukerarik onena.

Gainera, nahi dutenek udalaren webguneko Herritarren parte-hartzea atalaren bidez parte har dezakete, non egongo baita informazio guztia herritarren eskura.

Erlazionatutako berriak

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

2021·10·21

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko eta erakusketa bat egiteko

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak aurtengo hitzarmena sinatu du Udalarekin

2020·10·22

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak aurtengo hitzarmena sinatu du Udalarekin

Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko, erakusketa bat egiteko eta Udalarentzako taila bat egiteko. Aurtengo erakusketa azaroaren 5etik 15era bitartean izango da, 18:00etan, Antonio Mercero gunean

Zurlanketa ikastaroa

2024·02·23

Zurlanketa ikastaroa

Zura zizelkatzeko ikastaro bat egitea gustatuko litzaizuke?

Zure enpresa nola sortu eta kudeatu

2018·04·16

Zure enpresa nola sortu eta kudeatu

Maiatzak 8 eta 9 Lanbidek “zure enpresa nola sortu eta kudeatu” ikastaroa antolatzen du, Udalaren laguntzarekin.

Zumbako V. Maratoia Loidibarren frontoira lekualdatuko da

2020·03·06

Zumbako V. Maratoia Loidibarren frontoira lekualdatuko da

Bihar larunbaterako, martxoak 7, euria egingo duela aurreikusten denez gero, Zumbako V. Maratoiaren jarduera Loidibarrengo frontoira eramango da