Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Kiroldegi berria: “Oriaren gainean” proiektuak irabazi du lehiaketa

2019-11-27

Kiroldegi berrirako lehiaketako epaimahaiak “Oriaren gainean” proposamena jo du garaile. Sabai Arkitektoak S.L.-k idatziko du obra gauzatzeko proiektua, 268.834 euroan.

Hirigintzako zinegotzi Agustin Valdiviak, kiroletako zinegotzi Txus Alonso lagun duela, kiroldegi berria eraikitzeko lehiaketako proposamen irabazlea aurkeztu du, Oriaren gainean izena duena. Valdivia pozik agertu zen herritarrek gehien baloratu duten proiektua eta epaimahaiak aukeratutakoa proiektu bera izan direlako, bien arteko aldea txikia izan delarik.

Epaimahaiak lehenengo fasetik ateratako 5 proposamenen artean aukeratu zuen, urriaren 7 eta 20 artean lasarteoriatarrek aztertu eta haien inguruko iritziak eman zituztelarik. Proposamenek honako lelo hauek zituzten:

  • Beirazko Pasabidea
  • Talde Bat Bezala
  • Las Artes
  • 19.02.27.LPC
  • Oriaren Gainean

Epaimahaiak, alkateak eta hiru arkitektok osatuak (udal arkitektoa, bulego teknikokoa eta Arkitektura Eskolako dekanoa), Oriaren gainean proposamena aukeratu zuen aurkeztutakoen artean.

Hasieran, 14 proposamen aurkeztu ziren, eta horietatik 13 izan zituen aztergai epaimahaiak. Ondoren, 5 aukeratu behar zituzten, herritarrek haien inguruko iritzia eman zezaten.

Ideien lehiaketako 5 proposamen garaileak aukeratu ondoren, talde parte-hartzaileei proiektua garatzeko eta informazio gehiago emateko eskatu zitzaien. Hori guztia 3na paneletan jaso zen: memoria, aurrekontua eta obra gauzatzeko kronograma.

Herritarrek aukera izan zuten panel horiek kiroldegiko kafetegian ikusteko, urriaren 7 eta 20 artean. Bertan, proiektu bakoitzaren inguruko argazki-muntaiak, memoria bat eta informazioa zeuzkaten. Parte-hartzezko prozesu horretatik proposamen hauek atera ziren garaile: Beirazko Pasabidea (4.03 puntu) eta Oriaren Gainean (3.97 puntu).

Epaimahaiak, proiektuak aztertu ondoren eta proposamen ekonomikoak ikusita, Oriaren gainean aukeratu zuen, 82,60 punturekin garaile izan zelarik. Beirako pasabideak, berriz, 79,07 lortu ditu.

Enpresak entregatu ondoren behin betiko esleipena egiteko beharrezkoa den dokumentazio guztia, kontratua sinatuko da urtea amaitu aurretik. Ondoren, 10 eta 12 hilabete arteko epea zabalduko da enpresak oinarrizko proiektua eta gauzatze-proiektua aurkez ditzan. Kiroldegi berria eraikitzeko obrak 24 hilabeteko iraupena eta 14,5 milioi euroko kostea izango du. Horretarako, Udalak kanpoko finantzazioa bilatuko du.

Onartutako proiektuaren ezaugarririk azpimarragarrienak, sarrera Oria ibaira begira izango duelarik, honako hauek dira:

  • Ingurumeneko baldintza zorrotzenak betetzen ditu, jasangarria izateaz gain mantentze energetikoko kosteak murrizten baitira.
  • Barruko korridoreei esker, kiroldegian sartu orduko uneko kirol-jarduera guztia ikusi ahal izango da.
  • Kiroldegiko eta Michelin kirolguneko aldagela premiaren arazoa konponduko du.
  • Terraza handi bat egingo da, igerilekuari zerbitzua emateaz gain aire librean kirola  egiteko aukera emango duena (yoga, mantentze-gimnasia …).
  • Gaur egungo futbol zelairako harmaila berriak eraikiko dira.
  • Kafetegia egingo da, sarbide independentearekin, kirolgune berri osoari zerbitzua emango diona.
 

Deskargatu informazioa

Oriaren Gainean [pdf]