Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Kirol Zerbitzuko Bulegora joateko, online aldez aurreko hitzordua
Urriaren 1etik aurrera, Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuaren bulegora presentzialki etortzeko egin beharreko aurretiko hitzorduen tramitazioa online egiteko aukera zabalduko da
2021·09·29
Gainontzeko kirol instalakuntzen erabilerarako martxan dagoen moduan, tramiteak.buruntzaldea.eus webgunean bulegora presentzialki etorri behar den kasuetarako hitzordua, bertatik hartzeko aukera zabaldu da.
Aplikaziora sarbidea internet konexioa duten ordenagailu zein telefono mugikor bidez egongo da erabilgarri.
Erabiltzen hasi ahal izateko Maialen Chourraut kirodegiko zein Mitxelin Kirolguneko harreratan, erabipen gidak jarri dira erabiltzaileen eskura, lehen aldiz tramitea egiten laguntzeko.
Web zerbitzu honen bitartez, Udaleko Kirol Zerbitzuarekin administrazio izapideak errazteko baliabideak martxan jartzea du helburu, gaur egun derrigorrezkoak diren aurretiko hitzordu zein erreserben tramitazioak teknologia berrien bidez arinduz. Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu