Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Kirol zerbitzuak instalakuntzen alokairu tarifak berriz ere aktibatuko ditu urriaren 4tik aurrera
Urriaren 4tik aurrera, Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak pisten erreserbarako alokairu tarifak berriz ere indarrean jarriko ditu
2021·09·24
Indarrean jarriko diren tarifak honako hauek izango dira:
- Maialen Chourraut Kiroldegiko Squash pista: 5,50 € ordua
- Maialen Chourraut Kiroldegiko padel pista: 15,05 € ordua
- Mitxelin Kirol Guneko frontoia: 15,05 € ordua.
- Mitxelin Kirol Guneko tenis pista: 15,05 € ordua
Aipatutako pisten erreserbak egiteko, gaur egun martxan den webgunearen bitartez egin ahalko da, dagokion tarifaren ordainketa bertatik zuzenean modu seguruan eginez.
Pandemia garaian tarifa hauen etenaldia egin baino lehen egiten zen moduan, kirol zerbitzuko abonatuek pista hauek erabilera egin ahal izateko bi aukera izango dituzte:
- Zazpi eguneko gehienezko aurrerapenarekin pistaren erreserba eginez eta dagokion tarifa ordainduz.
- Erabilera ordua baino 15 minutuko gehienezko aurrerapenaz harrera-gunera inguratu eta hau libre egonez gero, doako okupazio bidez.
OHARRA: Web bidez egindako erreserbak ezingo dira bertatik aldatu edo anulatu.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu