Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Kirol udalekuak
2022·04·25
Kirol udalekuak uztailean garatuko dira (txanda bakoitzak aste bateko iraupena izango du; astelehenetik ostiralera) eta bertan, 2010, 2011, 2012 eta 2013an jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute.
Besteen artean ondoko kirol jarduerak praktikatuko dira:
- Ondarretako hondartzara irteerak,
- Surfa Zurriolako hondartzan
- Kayak-a Ondarretako hondartzan
- Hipika Lasarte-Oriako zalditegian
- Ibilaldiak Urnietako igerilekura
- Kirol jarduerak: badminton-a, baseball-a, tenisa, kanpo-errea, etab.
Jardueraren ordutegia 9:00etik 13:00etara izango da eta taldeak gehienez 20 lagunekoak izango dira, eta plazen erreserbak egiteko izen ematearen hurrenkera errespetatuko da.
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko Maialen Chourraut kiroldegiko bulegora joan behar da: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta asteazkenetan 17:00-19:00.