Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Kirol-instalazioen funtzionamendua osasun-larrialdia amaitu ondoren
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak urriaren 7an argitaratutako AGINDUAren ondorioz, Covid19aren kutsatzeak ekiditeko segurtasun neurriak bertan behera geratzen dira, edukieren kontrolari dagokionez
2021·10·08
Maskara erabiltzeari, aretoen aireztapena eta eskuetako higieneari buruzko neurriak bakarrik mantenduko dira.
Aldaketa honek, Udal Kirol Instalazioen funtzionamenduan honela eragingo du urriaren 11tik aurrera:
- Esparru itxietan musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da, igerilekua erabiltzerakoan izan ezik.
- Areto eta aldageletako edukiera mugak desagertuko dira.
- Derrigorrezko aldez aurretiko hitzordua desagertuko da instalakuntza guztietan.
- Kirol taldeen entrenamendu eta txapelketetarako aldagelen erabilera baimenduko da.
- Txapelketetarako ikusleen sarrera %100ean baimenduko da.
- Igerilekuak erabiltzaileentzako ordutegi hau izango du
- Aste egunetan: 7:00-12:30; 14:00-17:00; 19:00-21:30.
- Larunbatetan: 9:00-13:00; 16:00-20:00.
- Igande eta jai egunetan: 9:00-13:00.
Ordutegi hau behin behinekoa da eta datorren urtarriletik aurrera aldaketak izan ditzake.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu