Kirol instalakuntzak erabiltzeko aurretiko hitzorduen tramitazioa online egiteko webgunea martxan
2020·12·28
Abenduaren 14tik aurrera, Lasarte-Oriako kirol instalakuntzak erabiltzeko egin beharreko aurretiko hitzorduen tramitazioa online egiteko tramiteak.buruntzaldea.eus webgunea martxan jarri du.
Bertan, igerilekuetarako, muskulazio gelarako zein kardio gunerako aurretiko hitzordua hartu ahal izango dute kirol zerbitzuetako erabiltzaileek.
Era berean, Maialen Chourraut Kiroldegiko squash eta padel pistak, Mitxelingo tenis pistak, frontoia eta rokodromoa erabiltzeko erreserbak ere egin ahalko dira webgune honen bitartez.
Aplikaziora sarbidea internet konexioa duten ordenagailu zein telefono mugikor bidez egongo da erabilgarri.
Erabiltzen hasi ahal izateko Maialen Chourraut kirodegiko zein Mitxelin Kirolguneko harreratan, erabipen gidak jarri dira erabiltzaileen eskura, lehen aldiz tramitea egiten laguntzeko.
Web zerbitzu honen bitartez, Udaleko kirol instalazioen erabilpena errazteko baliabideak martxan jartzea du helburu, gaur egun derrigorrezkoak diren aurretiko hitzordu zein erreserben tramitazioak teknologia berrien bidez arinduz.