Kirol ikastaroetan online izen-emateko jarraibideak
2022·05·15
Zerbitzu hau, mailaren araberako banaketarik ez duten ikastaroetarako bakarrik zabalduko da oraingoz. Esate baterako, igeriketa ikastaroetarako izen emateak ezingo dira online zerbitzuaren bidez egin.
Web bidezko zerbitzu hau biztanleria osoari zabalik dago eta doakoa da. Erabili ahal izateko, webgunean sartu eta erabiltzaile eta pasahitza sortzea besterik ez da behar.
Zerbitzu honen bitartez, kirol jarduera eta ikastaroetan izen emateko, aldez aurretik ikastaroaren prezio osoa ordaindu beharko da. Honetarako Euskal Administrazioaren Ordainketa-pasabidea erabiliko da eta bertan, VISA txartela edo Bizum bidez ordaintzeko aukera dago.
Ikastaroetara online izen-emateak egiteko webgunearen lotura: Buruntzaldea Kirola Webgunea
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.