Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Kale Nagusia eta Goikale lotuko dituen hiri-igogailuaren lanak hasi dira

2025-05-19

Obrak egiteko 7 hilabeteko epea aurreikusi da.

Lasarte-Oriako Udalak Kale Nagusia eta Goikaleko 21. zenbakia lotuko dituen etorkizuneko hiri-igogailuaren obrak hasi ditu. Proiektu horrek udalerriko goialdeetarako irisgarritasuna hobetzea du helburu, eta, gainera, Zatarainerako lehen lotura-zatia izango da.

14 metroko desnibela gaindituko duen igogailu panoramiko bertikal bat jartzea aurreikusten du Kale Nagusiko 63. Zenbakiaren inguruan egingo den lanak. Hiri-mugikortasuneko elementu berriak beira ijeztuz estalitako egitura metalikoa izango du, eta ibilbidea kanpotik osorik ikusteko aukera emango du. Goiko lehorreratzea 14,5 metroko luzerako zaldain baten bidez egingo da. Zaldain horren zabalera 2 metrotik 5 metrora bitartekoa izango da, eta inguruko urbanizazioarekin zuzenean konektatuko da.

Obrak egiteko zazpi hilabeteko epea aurreikusi da. Construcciones Zubieder eta Construcciones Sukia enpresek osatutako ABEEari esleitu diote jarduna, eta guztira 878.574,72 euroko aurrekontua du, BEZa barne.

Igogailu berri honekin, Udalak aurrera jarraitzen du Lasarte-Oria irisgarriagoa, erosoagoa eta kohesionatuagoa izateko helburuan.

Eduki publikatzailea

Prentsaurrekoak