Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Kai Nakai
Konplexurik gabeko reggaetoia euskaraz
NOIZ
Ekainaren 12an • 19:00
HIZKUNTZA
Euskara
Kai Nakai ahots eta gorputz libre bat da. Konplexurik gabeko reggaetoia, generoaren estereotipoetatik kanpo, emakume ahots indartsua eta burujabea, klixeak apurtuz, errealitate berriak eraikiz erritmo eta pentsamendu askeak, haize berri bat... Gasteiztik eta euskaraz, kultura urbanoa euskal kulturaren periferiatik edonora, Kai Nakairen mezua gauzak egiteko modua bera da, ahots propioa. Entzun eta sentitu, harritu, gozatu, dantzatu eta utzi eramaten. Besterik ez... eta hori guztia.