Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Julio Gonzalez Fernandezek Lasarte-Oriaren omenaldia jaso du ehun urte betetzeagatik

Julio Gonzalez Fernandezek 100 urte bete zituen atzo

2024·04·17


Extremaduran jaioa, duela 62 urte etorri zen Lasarte-Oriara. Lehenik Frantzian aritu zen lanean, gero Errenterian plastikoen enpresa batean lan egin zuen eta, Usurbilera joan ondoren, Lasarte-Orian kokatu zen emaztearekin.

24 urterekin ezkondu eta orain dela 10 urte alargundu zen. Bi seme-alaba ditu, Julio eta Marce, 4 biloba eta birbilobak. Datu bitxi gisa, aitak ere 100 urte baino gehiago bete zituen.

Paseatzera irtetea eta gimnasia egitea gustatzen zaio. Hain zuzen ere, gimnasio txiki bat jarri du etxean.

Palomo Linares peñako bazkide izan zen urte askoan, baina orain hainbat familiarteko dira peñako kide.

Seme-alabek diotenez, "oso gizon zoriontsua da, eta oso gustura dago."