Jokin Goenagaren erakusketa
2020·01·09
Jokin Goenagak estilo desberdineko musika konposatzen du ( akordeoia, pianoa, soka instrumentuak,txaranga, elektronika, e.a.) eta formatu berrian aurkezten digu. Bere kantuen QR kodea eskaneatzea gonbidatzen gaitu, bere musika ikus-entzuteko.Ezinbestekoa smartphona eta aurikularrekin etortzea.
Bere lan guztia, YOUTUBEko JOKINGOENAGA izeneko kanalean dauka argitaratua Jokinek. Bertan, bideoak eta bideopartiturak aurki ditzakegu. Bere lan guztia, originaltasunez erakusteko asmoarekin, QR kodeetan oinarritutako erakusketa bat antolatu du. Esandako kode hauek eskanerretik pasatzean, Jokinek azkeneko urteotan egindako lan osoa ikus-entzungo dugu. Beraz, gure smartphona eta entzungailua hartu eta, JOKINen musika-erakusketatik pasatzeko ordua da.