Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Jardunaldiak: Lasarte-Oria, bizikidetza lantzen
Udalak bizikidetza normalizatzeko jardunaldi batzuk antolatu ditu Antonio Mercero gunean, hilaren 14, 15 eta 16an. Ekitaladiak 19:00etan izango dira
2020·01·10
Jardunaldiak, herritarrentzako irekiak, udal taldeak, bizikidetzaren inguruan aspaldi egiten ari diren hausnarketa lan baten emaitza dira. Jardunaldiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta daude, eta hurrengoak dira:
- Urtarrilaren 14an. Dokumentala (gaztelaniaz): Reconciliación. Dookumental honek, Juan María Uriarte gotzain emerituak idatzitako liburua du oinarri. Liburu horretan, biktima desberdinen senitarteoen arteko elkarrizketak jasotzen dira: ETAren, Komando Autonomoen, GALen eta poliziaren gehiegikerien biktimak.
- Urtarrilaren 15ean. Antzerkia, musika, pintura (euskaraz): Biziminak. Bizikidetza, egunero lantzen dugu gaia dugu, univbertsala dena zein gertukoa, nahi gabean, multzoak agintzen duenaren arabero edo determinazioz jorratzen dugun gaia. Baina, zergatik gara multzo beteko edo besteko?, zergatik aukeratu beharra?,eta inongo ez nahiko begenu izan?, zer da erabakitzea?
- Urtarrilaren 16an. Dokumentala (gaztelaniaz): El valor de la autocrítica. Dokumentalak beren iraganaren irakurketa kritikoa egiten duten pertsonen lekukotzak aurkezten ditu. ETAko eta KASeko kide ohiak dira, Italiako Brigada Gorrietakoak, eta Ipar Irlandako IRA eta UVF unionistakoak.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu