Jardunaldiak: Lasarte-Oria, bizikidetza lantzen
2021·02·24
Jardunaldiak, herritarrentzako irekiak, udal taldeak, bizikidetzaren inguruan aspaldi egiten ari diren hausnarketa lan baten emaitza dira. Jardunaldiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaularitzak finantzatuta daude, eta hurrengoak dira:
Martxoaren 3an. Dokumentala (gaztelaniaz): Zubiak. Kultur-etxeko auditorioan.
Sinopsia: 19 urteren ondoren, Maixabel Lasak, Juan Mari Jauregiren alargunak Ibon Etxezarreta, bere senarraren heriotzan parte hartu zuen ETAko kidea eta 43 urtetako zigorra betetzen ari dena, bazkaltzera gonbidatzen du, hitz egitera, eta bere senarraren bizitzarekin amaitzeko erabili ziren arrazoirik gabeko argudioak ulertzen saiatzera. Proiekzioaren ondoren Maixabel Lasarekin solasaldia egongo da.
Martxoaren 4an. Mahai ingurua. Kultur-etxeko hitzaldi gelan. Euskaraz eta gastelaniaz.
Hitzaldi honetan, gaian adituak diren Pego eta Pérez-ek motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan torturaren eta tratu txarren biktimak eta Poliziaren beste gehiegikeria batzuk jasan dituztenen arretaren eta tratamenduaren ibilbidea eta gaur egungo egoera aztertuko dituzte.
Ana Isabel Pérez Machiorekin. Zuzenbideko doktorea eta Kriminologiako masterra. Zuzenbide Penaleko irakasle titularra EHUn, eta Laura Pego Oterorekin, Zuzenbideko doktorea eta Kriminologiako masterra. Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuan ikertzailea da.
COVID-19 neurriak direla eta, gonbidapenak behar dira ekitaldietarako. Gehienez 2 pertsonako. Jasotzeko, Kultur-etxean 10:00etatik, 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, edo ordubete lehenago lehiatilan.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.