Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Jalgunek bere urteroko jaialdiarekin ospatuko ditu bere 30 urteak Kultur Etxean

Jalgune elkarteak 30 urte betetzen ditu “¡Así me gusta a mí! HU-HA! 30 urte pausoka eta poliki ametsak betetzen” lelopean. Alkatearekin eta udalbatzako hainbat kiderekin batera, Pili Bermejok, Bea Alonsok eta Noelia Bermejok azaroaren 27an 18:00etan Kultur Etxean ospatuko den jaialdia aurkeztu zuten.

2021·11·26

Duen interesagatik, banatutako komunikatua berridazten dugu:

“Exta-sí, exta-no, esta me gusta me la como yo”. Nor ez da Chimo Bayoren kanta famatu eta itsaskorraz gogoratzen? 1991. urtea zen, eta kanta hau garaiko belaunaldiaren ereserkia bihurtu zen. Chimo Bayo aitzindari izan zen bere lanean, bera izan zen garai hartako gaztelaniazko lehen ereserki elektronikoren sortzailea.

Bitartean, Lasarte-Orian, proiektu berri bat jaio zen. Guraso talde baten beharrei erantzuteko proiektu bat, Jalgune jaio zen. Chimo Bayoren kantuak bezala, gure elkarteak herrian aldaketa bat ekarri zuen. Abestiaren sortzaileak dioen moduan, “si la conoces te gustará, porque es la bomba que va a estallar”. Egia da hasierak ez zirela errazak izan, eta abestia bezala ez ginen denen gustukoak, baina 1991z geroztik, hainbat belaunaldik Jalgunerekin gozatzeko aukera izan dute.

Gure kasuan, beste askotan bezala, familia izan zen elkartea sortzeko funtsezko lehen zutabea, familiak Lasarte-Oriako Udalarekin batera. Hasierako uneetan, eta hurrengoetan, amabitxiak eta aitabitxiak oso garrantzitsuak dira, gureak, bereziki,  balio handikoak dira: Pirritx, Porrotx eta Marimotos eta Semblante Andaluz. Lagunak ere azpimarratzeko zutabea izaten dira eta Jalgunen ditugun lagunez oso harro gaude. Urteak aurrera joan ahala garrantzia handiago hartzen dute lagunek. Gure herriko lagunei esker, talde bateko kide izatearen sentimendua areagotu egin da, esperientziak, emozioak eta helburuak partekatzen baititugu.  Elkar aukeratu genuela uste dugu, 30 urte hauetan haiekin dantzatu eta kantatu dugu, baina baita ikasi ere, horregatik ESKERRIK ASKO benetan!!.

“Exta-si, exta-no, esta me gusta me la como yo”. “Pausoka-pausoka bagoaz aurrera, poliki-poliki, betez gure ametsak”. Bi ereserki desberdinak dira, baina aldi berean oso berdinak. Biak anbiguoak, anitzak eta gozagarriak dira. Jalgunen gozatzea ikaragarri gustatzen zaigu, eta aurten ospakizun urtea dugu. 30 urte bete ditugu, eta urteak ospatzeko onena lagunez inguratutako uneak bizitzen izaten da. Zer behar da urtebetetzea ospatzeko?

  1. Ospakizun data bat: 2021eko azaroaren 27an
  2. Ospatzeko ordua bat: 18:00etan.
  3. Disfrutatzeko leku bat: Manuel Lekuona Kultur Etxea

Baina ospakizunak ez dira hemen amaitzen. Lasarte-Orian 30 urte hauetan zehar lagunekin eta elkarteekin bizi izan ditugun une horiek guztiak batu nahi ditugu. Horretarako, bi bideo grabatuko ditugu:

  • Lehena, zorion-bideoklipa. Zoriondu nahi izan gaituzten elkarteen bideoekin egindako muntaia da, Semblante Rociero abesbatzako kide batek sortutako eta Jalgunek koruarekin batera abestutako abesti baten audioarekin.
  • Bigarrena, Pirritx, Porrotx eta MariMototsen Pausoka-Pausoka gure abestiaren bertsioaren bideoklipa. Isa Fernandez de Agirreren laguntzarekin grabatuko dugu eta aurkezpenera gonbidatuta egongo zarete. Oraingo honetan ere elkarteen partaidetza izango dugu eta jende gehiagorengana zabalduko dugu.

Bi bideo horiek omenaldi txiki bat izan nahi dute amabitxi eta aitabitxientzat. Gainera familiak eta lagunek parte hartuko dute bertan. Urtebetetze  ospakizun biribila!

Baina ez da hemen amaitzen dena, abenduaren 3an aniztasuna funtzionala duten pertsonen eguna eta Euskararen eguna ospatzen dira. 30 urte hauetan normalizazioaren alde lan egin dugu Lasarte-Orian eta horregatik, herriari zuzendu nahi diogu gure ospakizuna. Elkarlanean arituko gara TTakun, Aterpea eta Oreamarekin. Abenduaren 3an, Txintxarri aldizkarian,  Oreama obradorean sari gozo batengatik trukatzeko txarteltxo bat eta Aterpean 100€ko bi sariren zozketan sartzeko izen-emate orriak argitaratuko dira. Egon adi eta ez uti aukera pasatzen!

Zuen zain izango gara, urteak betetzearen gauza garrantzitsuenetako bat uneak partekatzen jarraitzea eta guk lagun politenak ditugu horretarako. “Así nos gusta a nosotr@s”. ¡¡¡¡HU-HA!!!!

Jaialdira joan nahi dutenek Kultur Etxera joan beharko dute gonbidapena jasotzera.