Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Jaizkibelgo etxabeak eraisteko lanak hasiko dira

Martxoaren 21ean, astelehenean, Jaizkibelgo etxabeak eraisteko lanak hasiko dira. Guztira, 7 hilabete inguru iraungo dutela uste da

2022·03·18

Astelehenean Jaizkibel plazako 3. zenbakitik hasiko dira lanak, eta eremu horretatik gertu daudenez, Jaizkibel plazako 2. eta 4. atariei, Adarra kaleko 1. Bis atariari eta Buruntza kaleko garajeei eragingo diete.

Etxabea eraisteko lanek dirauten bitartean, Adarra Kalea (Gurutze Gorria) eta Jaizkibel Plaza arteko arkupea moztuko da.

Eremu horretarako, eraisteko epea 4 aste ingurukoa da, eta epea, guztira, 3 hilabetekoa.

Eraisteak modu mailakatuan egingo dira; horrela, lehenengoarekin amaitzean, bigarrenarekin jarraituko da, eta modu berean, hirugarrenarekin.

Hala, Jaizkibel plaza inguratzen duten etxebizitzen azpiko pasabideen argitasuna hobetu nahi da, oinezkoentzat seguruagoak izan daitezen.