Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Jadanik eska daitezke igogailuak eta arrapalak instalatzeko laguntzak

2019-04-15

Igogailuak eta arrapalak instalatzeko laguntzen eskaera egiteko epea ireki du udalak, irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. 2019. urtean 100.000 euro bideratuko ditu.

Laguntzak lehia librean emango dira, eta etxebizitzen eraikinetan igogailuak instalatzeko edo irisgarritasuna hobetzeko obrak egiten dituzten jabe-komunitateentzat zuzenduta daude, betiere obren bukaera 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitartean aurreikusia badago.

Gehienez jaso daitekeen zenbatekoa 10.818 eurokoa izango da igogailuak instalatzeko, eta 1.803 eurokoa arrapalak edo antzekoak ipintzeko. Bestelako soluzioetarako, gehienezko laguntza 3.606 eurokoa izango da.

Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da apirilaren 5etik aurrera —iragarpena GAOn argitaratutako eguna— publikazioaren egunerako amaituta dauden obren kasuan, eta 2019ko azaroaren 20ra artekoa data hori baino geroago amaitzen diren obretarako.

 

Oinarriak deskargatu

Oinarriak [pdf]