Jadanik eska daitezke igogailuak eta arrapalak instalatzeko laguntzak
2021·06·11
Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak igogailuak eta arrapalak jartzeko eska daitezkeen laguntzak aurkeztu ditu, aurten 50.000 euro gehiagorekin.
Laguntzak lehia librean emango dira, eta etxebizitzen eraikinetan igogailuak instalatzeko edo irisgarritasuna hobetzeko obrak egiten dituzten jabe-komunitateentzat zuzenduta daude, betiere obren bukaera 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartean aurreikusia badago.
Gehienez jaso daitekeen zenbatekoa 10.818 eurokoa izango da igogailuak instalatzeko, eta 1.803 eurokoa arrapalak edo antzekoak ipintzeko. Bestelako soluzioetarako, gehienezko laguntza 3.606 eurokoa izango da.
Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarkia GAOn argitaratzen den egunetik hasita, publikazioaren egunerako amaituta dauden obren kasuan, eta 2021eko azaroaren 20ra artekoa data hori baino geroago amaitzen diren obretarako.
GAOn datozen egunetan argitaratzea espero da.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.