Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Jadanik eska daitezke igogailuak eta arrapalak instalatzeko laguntzak

2020-07-07

Igogailuak eta arrapalak instalatzeko laguntzen eskaera egiteko epea ireki du udalak, irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. 2020. urtean 60.000 euro bideratuko ditu.

Laguntzak lehia librean emango dira, eta etxebizitzen eraikinetan igogailuak instalatzeko edo irisgarritasuna hobetzeko obrak egiten dituzten jabe-komunitateentzat zuzenduta daude, betiere obren bukaera 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean aurreikusia badago.

Gehienez jaso daitekeen zenbatekoa 10.818 eurokoa izango da igogailuak instalatzeko, eta 1.803 eurokoa arrapalak edo antzekoak ipintzeko. Bestelako soluzioetarako, gehienezko laguntza 3.606 eurokoa izango da.

Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da ekainaren 19tik aurrera —iragarpena GAOn argitaratutako eguna— publikazioaren egunerako amaituta dauden obren kasuan, eta 2020ko azaroaren 20ra artekoa data hori baino geroago amaitzen diren obretarako.

 

 

Oinarriak deskargatu

Oinarriak [pdf]