Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Izena emateko epea luzatu da!

Euskaraldiko antolatzaile nagusiek, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak, azaroaren 24ko gaueko 23:59ak arte luzatu dute izena emateko epea.

2020·11·23

Antolatzaileak erabaki hori hartzeko beharra izan dute herrietatik hala eskatu zaielako. Bizi dugun egoera konplikatuak eraginda, herritarrak informatzeko eta izena emateko izaten ari diren zailtasunak arintzeko hartu da neurri berezi hau.

Lasarte-Orian zer?

Euskaraldiko lanak Lasarte-Orian koordinatzen ari direnek ere, Udalak eta Ttakun kultur elkarteak erabaki dute aukera hori bideratzea eta horretarako baliabideak jartzea.

Non eta noiz eman izena?

  • On-line: http://izenematea.euskaraldia.eus/ atarian.
  • Okendon, astelehenean eta asteartean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo den informazio puntuan.

Eta txapa jasotzeko?

  • Okendon, astelehenean eta asteartean, hilak 23 eta 24, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo den informazio puntuan.
  • Txapa bertan jaso ahal izango dute bai izena luzatutako epean eman dutenek, bai ostegunean edo ostiralean, hilak 19 eta 20, jasotzera deituak izan zirenak eta, dena delakoagatik eskuratu ezin izan zutenak.
  • Hala nahi izanez gero, photocallean argazkia ateratzeko aukera izango da.