Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Itsaspeko Txikizikloa egin da Lasarte-Oriako ikastetxeentzat

Otsailaren 7an, astelehena, ikastetxeentzako “Itsaspeko Txikizikloa” egin zen. Sasoeta, Garaikoetxea eta Landaberri ikastetxeetako 10 eta 12 urte bitarteko, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako, 190 haurrek parte hartu zuten.

2022·02·09

Itsaspeko Txikizikloaren helburua itsasoarekiko eta ingurumenarekiko errespetuan heztea da. Horretarako, ordubete inguruko saio batean itsasoaren egungo egoerari buruzko film laburren proiekzioa jarri zen, eta Mater Museoko taldeak klima aldaketaren arazoari buruzko hitzaldi bat eman zuen.

Aldez aurretik, material didaktikoa eman zitzaien parte hartu zuten ikastetxeei, gaia beren eskoletan landu zezaten ekitaldira joan aurretik. Proposamen oso zehatza eman zitzaien irakasleei, garatu beharreko jarduerak eta orientabide metodologikoak azalduz.

Lasarte-Oriako Udalari eta Danok-Kide Elkarteari esker egin zen hori guztia. Realaren Fundazioak eta Realaren Urpeko Atalak antolatu zuten eta Izaskun Suberbiola Mater Museoko Ecoactivo Ontziko zuzendariak parte hartu zuen.

Behin ekitaldia amaituta, gonbitea luzatu zitzaien bertaratutakoei egun berean arratsaldeko 19:00etan hastekoa zen Itsaspeko Zinema Zikloaren arratsaldeko saioetara gurasoekin joateko. Zinema Zikloko saioak datozen astelehenetan izango dira. Itsaspeko altxor bat Manuel Lekuona Kultur Etxeko zineman, mota guztietako ikusleentzako doako sarrerarekin.