Aplikazio habiaratuak
Prozesu partehartzaileak
Irekita 2025eko San Pedro jaietako kartela bozkatzeko epea
Amaitu da 2025. urteko San Pedro jaietako kartel-lehiaketara lanak aurkezteko epea. Lasarte-Oriako Udalak herritarrek beren iritzia ematea nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko orduan. Aurtengoan, guztira 30 lan aurkeztu dira.
23·04·2025
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
2025/04/23
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
2025/05/08
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
2025/05/20
Gaur egungo fasea
Dokumentu erlazionatuak
Amaitu da 2025. urteko San Pedro jaietako kartel-lehiaketara lanak aurkezteko epea. Lasarte-Oriako Udalak herritarrek beren iritzia ematea nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko orduan.
Aurtengoan, guztira 30 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta horietatik 2 lehiaketatik kanpo geratu dira, berdintasunaren arloko baldintzak betetzen ez dituztelako.
Bozkatzeko epea maiatzaren 7ra arte egongo da zabalik. Behin betiko kartela epaimahai profesional batek hautatuko du, herritarren erabakia kontuan izanda.
Hemen kartelen galeria daukazu.
Iritzia emateko, sakatu botoia "Parte hartu zure iritzia emanez" edo bidal iezaguzu e-mail bat partehartzea@lasarte-oria.eus helbideari.
IRABAZLEA: 4. KARTELA
- Izenburua: Identitatea.
- Egilea: Diego Gil Hernando
- Kartela

