Ireki da Martxoaren 8rako kartelen proposamenak aurkezteko epea
2019·02·04
12 eta 17 urte bitarteko nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Pertsona bakoitzak egoki deritzon adina proposamen aurkeztu ahalko ditu.
Kartel guztiek goiburu hau eraman behar dute inprimatua: Martxoak 8 de Marzo, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Día Internacional de las Mujeres.
Kartela lantzeko teknika erabat librea da. Kartelak formatu digitalean nahiz formatu fisikoan aurkeztu ahalko dira, eta izenburu batekin identifikatu beharko dira.
Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak Emakumearen zentroan otsailaren 27tik martxoaren 6ra erakutsiko dira. Bertan, lanak, bozkatu ahal izango dira. Herritarrek ikusgai jarriko diren kartelei buruz duten iritzia adierazi ahalko dute, eta iritzi hori aintzat hartuko da kartel irabazlea hautatzerakoan.
Kartel irabazlea Lasarte-Oriako Udaleko berdintasun teknikariek eta gizarte zerbitzuetako langileek aukeratuko dute, eta haren erabakia apelaezina izango da.
Irabazleak sari bakarra jasoko du, 120 eurokoa, bigarrenak 90eurokoa eta hirugarrenak 60 eurokoa.
Deskargatu oinarriak