Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Ireki da 2022ko Inauterietarako diru-laguntzen deialdia
Diru-laguntzak eskatzeko epea otsailaren 14ra egongo da irekita. 12.598 euroko kopurua zuzendua dago programa honi
2022·01·18
Laguntzak 2022ko Inauteriekin zerikusia duten jarduerak garatuko dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahalko dituzte, bai eta Inauterietako konpartsek ere. Guztira, 12.598 euroko kopurua zuzendua dago programa honi.
Bete beharreko baldintzak dira diru-laguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta behar bezala betetzea diru-laguntzaren eskaera-orria, zehatz-mehatz azalduz garatuko duen programa eta gastu-sarreren aurrekontua.
Balorazioko irizpideak honako hauek dira:
- Parte-hartzaileen kopurua, 20 puntu.
- Programak edo jarduerak egina duen ibilbidea eta errotze-maila, 10 puntu.
- Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
- Programaren aurrekontua, 40 puntu.
- Entitatearen edo konpartsaren jarraikitasuna eta fidagarritasuna, 5 puntu.
- Programaren edo jardueraren finantzazio-tasa, 15 puntu.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu