Irati Martija Azpirozek irabazi du 2021. urteko Gidabaimena euskaraz saria
2022·03·03
Pandemiaz geroztiz, autoeskoletan izena ematen dutenen kopuruak behera egin du, eta egitasmo honetan ere eragina izan du. Hauxe izan da azken hamar urteotako bilakaera Buruntzaldean:
| 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 |
Buruntzaldea | 60 | 112 | 135 | 140 | 113 | 96 | 103 | 110 | 124 | 87 | 78 |
Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa euskaraz egitea bultzatu asmoz Buruntzaldeko sei udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) 2009. urtean egitasmo bateratua jarri zuten abian eskualdeko autoeskolekin lankidetzan. Egitasmo honen bidez, Buruntzaldeko herritarrei, batez ere gazteei, gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzeko aukera dutela jakinarazten zaie, eta pizgarri moduan, aipaturiko azterketa gainditzen duten Buruntzaldeko pertsonen artean gehienez 400 euroko sariak zozkatzen dira herri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua aintzat hartuta.
Saria ematearekin amaitutzat jotzen da 2021eko kanpaina, eta 2022an jada martxan da. Maiatzean, bultzada berezi bat emango zaio eta aurten 18 urte beteko duten lasarteoriatar guztiei gutun bat bidaliko die Udalak, gidabaimena euskaraz ateratzeak dituen abantailen berri emanez eta hala egitera animatuz.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.