Ipuinaren ordua
2020·10·26
"Kontukantoi" taldea bi lagunek osatzen dute, eta pertsona batek ipuina kontatzen duen bitartean, beste batek koaderno handi batean marraztu egiten du.
Lehenengo helburua dibertimendua eta une atsegina igarotzea izango da. Honekin batera genero parekotasuna landuko da ahozkotasuna eta irudien bitartez eta zenbait estereotipo zalantzan jarriko dira.
Ordu beteko saio batean, istorio desberdinak kontatzen dira. Historia hauetan hizkuntza eta mezua zaintzen dira, sexu, arraza edo kondizio sozialak bultzaturiko diskriminazioa ager ez dadin.
Emakumeen ikustezintasuna gaur egungo arazoetako bat da (beste askoren artean). eta honekin emakumeen “ez agertze” horri aurre egin nahi zaio.
Edukiera 7 eta 9 urte bitarteko 12 umerentzat izango da. Gonbidapenak udal liburutegian jaso daitezke.