Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Intza Elkarteak bere 75. urteurrena ospatuko du asteburu honetan, euskal pilotari buruzko mahai-inguruarekin, pilota-partidekin eta bestelako ekitaldiekin

Intza Elkarteak, Lasarte-Oriako dekanoak, bere 75. urteurrena ospatuko du hainbat ekitaldirekin irailaren 16an, 17an eta 18an. Euskal pilota izango da antolaturiko jardueren ardatza, bestelako jarduera kulturalak faltatu gabe.

2022·09·15

Aurkezpenean izan ziren Jean Pierre Emmanuel Pello Intza Elkarteko presidentea, Jose Felix Serrano, Gorka Olaiz idazkaria, Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkatea eta Txus Alonso kiroletako zinegotzia.

Alkateak Intza Elkarteari 75 urte betetzeagatik zorionak eman ondoren, gogorarazi zuen gaur egungo Lasarte-Oria udalerrian pentsatu aurretik ere elkartea existitzen zela. Valdiviak herritarrak animatu zituen antolatutako ekitaldiez gozatzera.

Bestalde, Txus Alonso kiroletako zinegotziak iragarri zuen Intza Elkartearekin hitzarmen bat sinatu duela Udalak eta, haren bidez, 10.000 eurorekin finantzatuko dituela ekitaldi horiek. Alonsok Intza zoriondu zuen bere urteurrenarengatik, eta oso eskertuta agertu zen egiten duen lanarekin, hori gabe euskal pilota ezinezkoa izango bailitzateke Lasarte-Orian.

Lau hilabetez aritu dira lanean ekitaldiak antolatzen, eta Solanok aletu zituen. Honako hauek dira ekitaldiak:

Ostiral 16an

19:30ean: pilotari buruzko hitzaldi-solasaldia, Jokin Errasti, Mikel Unanue, Aniceto Lazkano eta Juan Mari Arteaga pilotari ohien eta Axier Arteaga II.aren parte-hartzearekin.

Larunbat 17an

12:00etan: danborrada, ATLOren danborradaren eta txaranga baten parte-hartzearekin. Ibilbidea honako hau izango da: Sagardotegi kalea - Hipodromo etorbidea – Tajamar biribilgunea – Kale Nagusia - Largoeneko biribilgunea – Bikokale bidea - Elizatze plaza – Kale Nagusia (geraldia 8. zenbakian) – Geltoki kalea – Blas de Lezo.

16:30ean: erraldoi eta buruhandien kalejira LOZET eta Ttirriki Ttarraka trikitilariekin. Ibilbidea hau izango da: Sagardotegi kalea - Tajamar biribilgunea - Kale Nagusia - Largoeneko biribilgunea - Loidibarren frontoia - Elizatze plaza - Kale Nagusia - Hipodromo hiribidea – Sagardotegi kalea.

17:30ean: Intza KE pilota-eskolako partidak Loidibarren frontoian.

Igande 18an

9:00etan: txistularien diana.

11:00etan: meza Brigitarren komentuan.

11:00etan: pilota-partidak (senior eta elitea). Artetxe eta Erasunek Salaberria eta Lizeagaren aurka jokatuko dute lehenik; ondoren, Alberdi eta Ugartemendiak Igoa eta Apezetxearekin neurtuko dituzte indarrak.

14:00etan: bazkaria bazkide eta gonbidatuentzat.

Amaitzeko, Solanok iragarri zuen dokumental bat egingo dela Intzaren historiako ekitaldiekin eta argazkiekin. Dokumentua USB batean emango zaie bazkideei.