Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Iñaki Salvador & Loyola Garmendia

Jazzaren, soularen eta zinemaren klasikoak
calendarioNOIZ Martxoaren 6a • 20:00
idiomaHIZKUNTZA Gaztelaniaz
entradasSARRERAK 6 € Aurretik erosketa online

Bi lagunek, Iñaki Salvador piano joleak eta Loyola Garmendia abeslariak bere jatorrian ilegala zen partituren liburu batekin topo egingo dute, Real Book-arekin alegia. Zalantzazko erruleta errusiar ausartean jolasean hasiko dira, liburu zaharkitua edozein orrialdetan ireki eta agertutako partitura abesten, jotzen eta interpretatzen airoso irtetean saiatuz.

Abentura ero eta dibertigarri honetan jazz-aren, soul-aren, zinemaren, Broadway-eko musikalaren eta brasildar kutsuko klasikoen kantuak interpretatuko dituzte eta beren interpretazio baliabideak frogatuko dituzte elkarrizketa burutsu eta bizkorrekin.