Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Imanol Lizardi gogoan! Abenduaren 3an herriko euskaltzalea gogoratzeko bertso-saioa antolatu da
2023·11·24
Euskararen egunarekin bat eginez, Udalak, Earra bertso-eskolak eta Ttakun Kultur elkarteak bertso-saio bereizi bat antolatu dute maiatzean hil zen Imanol Lizardi euskaltzalea omentzeko. Bertsolariak Andoni Egaña eta Ane Labaka izango dira eta saioa Mailu Arrutik gidatuko du.
Emanaldiaren berri prentsaurrekoan eman dute Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeko egungo lehendakaria den Jon Antxordokik eta lehendabiziko lehendakaria izan zen Pello Sasiainek, Earra! bertso-eskolako Joxe Krutz Labakak eta Ttakun Kultur elkarteko lehendakaria den Mari Karmen Ormazabalek.
Pello Sasianek eta Jon Antxordoki azaldu duten modura, Imanol Lizardi bidaide izan du Udaleko Euskara Batzordeak 1986. urteko sorreratik hasi eta 2016ko Irten armairutik izenburuko Euskararen Maratoi gogoangarrira arte. Ttakuneko ordezkariek ere Imanol Lizardik Lasarte-Oriako euskalgintzan egindako lana azpimarratu nahi izan dute, besteak beste, Ttakunen sortzaileetako bat izan zelako.
Amaitzeko, Joxe Krutz Labakak gogoratu du Imanol izan zela baita ere bertso-eskolaren sortzaileetako bat eta bertso-saiora etortzeko deia egin die Imanol ezagutu zuten guztiei eta bertso-saio bereizi honetaz gozatu nahi duen edonori. Izan ere, bertsolari profesionalen parte hartzeaz gain, herritarren eta lagunen emanaldiek ere osatuko dute saioa. Ohiko bertso-saioez gain, bertso jarri musikatuak ere izango dira, bertsolari diren eta izan diren herritar eta lagun zahar eta gazteek emanak.