Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Ikusgai daude azaroaren 29ko hauteskunde-mahaien zozketaren emaitzak

2026-11-02

Lasarte-Oriako Udalak ezohiko osoko bilkura egin du gaur, azaroaren 2an, hilaren 29ko hauteskundeetarako mahaietako kideak zozketatzeko. Herritarrek udal webgunean kontsulta dezakete hautatuak izan diren ala ez.

Gaur goizean egin den ezohiko osoko bilkuran, azaroaren 29ko hauteskundeetan Lasarte-Oriako hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonen zozketa egin da. Bertan, mahai bakoitzeko titularrak eta ordezkoak aukeratu dira.

Zozketa egin ondoren, emaitzak eskuragarri daude udalaren webgunean. Herritarrek honako estekan sartu eta NAN zenbakia idatzi besterik ez dute egin behar hautatuak izan diren jakiteko:

Hauteskunde-mahaien zozketaren emaitzak kontsultatu

Horrez gain, hautatutako pertsonek izendapenaren jakinarazpen ofiziala jasoko dute.