Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

S(u/a)minetik bakera

Bi emakume arrasatear. Bi dolu euren aitak erahilda hil ostean.
calendarioNOIZ Urtarrilaren 16a • 19:30
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

S(u/a)minetik bakera ikus-entzunezko lan proposamen eszenikoa da, zuzenean interpretatzeko sortua den musika konposizio baten bidez. bi hilketek eragindako doluetan piztutako sentipenak eta hausnarketak lagunduko dituzte literatura erreferentziek, irudiek eta musikak. Lan honen ardatza izango diren bi emakume arrasatearren testigantzak entzungo ditugu, eta tarteka bi narratzaileek eramango gaituzte gradualki lau ataletan suminetik eta saminetik bakera. Patxi Lurrak idatzia eta zuzendua. Mudoh-ren musikarekin. Narratzaileak: Ana Galarraga eta Imanol Epelde izango dira. Arteman Komunikazioak ekoiztua.