Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Idoia Asurmendi

Bere lehen diskoaren aurkezpena
calendario NOIZ 2022
Martxoaren 5ean
• 20:00
idioma HIZKUNTZA Euskara
entradas SARRERAK 6 € Aurretik erosketa online

Idoia Asurmendi Garcia (Aramaio, 200011-21). Duela bi urte hasi zituen Musika-pedagogia ikasketak Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian. Egun Donostian bizi da. Idoia betidanik bizi izan da abestiz inguratuta, eta txikitatik hasi zen etxeko instrumentuekin jolasean. Institutuan ezagutu zuen Maria Oses poeta, eta halaxe jaio ziren Idoiaren lehen konposizioak. 2020an, bere lehen diskoa jantziko zuen taldea sortu zuen; 2021eko apirilaren 23an argitaratuko du “Ilun eta abar”, bere lehen lana.

Aurreko udan ikusi ahal izan genuen Idoiaren kasua euskal eszenako berezienetakoa dela. Abestirik argitaratu gabe, ahoz aho zabaldu zen bere izena, eta sarrera guztiak agortzea lortu zuen kontzertu nabarmenetan, Jazzaldian, Chillida Leku Museoan edo Donostia Festibalean kasu.