Ibilgailuen gaineko zerga kobratzeko epea martxoaren 14an hasi zen eta maiatzaren 6an bukatuko da
2022·03·16
Atzerapenaren arrazoia da Gipuzkoako Trafiko Buruzagitza Probintzialak udalari jakinarazi ziola, COVID-19aren omikron aldaerak eragindako pandemiaren azken olatuaren ondorioek errolda egiteko beharrezkoa den informazioaren bidalketa atzeratuko zutela.
Atzerapen horren ondorioz, ezinezkoa zen kobratzeko aldia martxoaren 1ean hastea, aurreikusita zegoen bezala. Horregatik, udalak zerga kobratzeko epea atzeratzea erabaki du, martxoaren 14tik maiatzaren 6ra.
Hala ere, ordainagiria helbideratuta duten herritarrek apirilaren 19an ordaintzea aurreikusita dutenez, ordainagiri horiek kobratzeko egun horri eutsiko zaio. Saldorik ez dagoelako kobratzerik ez badago, bigarren sorta bat egingo da maiatzaren 6an.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.