Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Iñigo de Loiola auzoak Udaberri Festa ospatuko du larunbatean, maiatzaren 24an

2025-05-13

Musika, jokoak, gastronomia eta familia osoarentzako jarduerak dituen jai-eguna.

Atzo arratsaldean prentsaurrekoa egin zuten Txus Alonso Festetako zinegotziak eta Iñigo de Loyola auzoko jaiak antolatzen dituen ILBE Iñigo de Loiolaren Auzo Elkarteko ordezkariek.

Lasarte-Oriako Udalak herriko auzoetako jaiak babesteko hartutako konpromisoaren barruan, aurten 2025. urtean ILBE elkarteak 4.788,29 euroko udal diru-laguntza jasoko du maiatzaren 24an, larunbata, ospatuko den Udaberri Festa antolatzeko.

Egunean zehar, Iñigo de Loyola plaza eta inguruko kaleak biziz beteko dira, publiko guztiari zuzendutako egitarau zabalarekin. Besteak beste, goizeko trikitia, haurrentzako puzgarriak, erraldoiak eta buruhandiak, lehiaketak, herri jolasak, paella herrikoia eta kontzertuak izango dira, besteak beste, Slow Time Blues Band taldearena.

Udaletik eta ILBE elkartetik herritar guztiak animatu nahi dituzte gerturatzera, jai giroaz gozatzera eta jaiaren zapia erosiz laguntzera, dagoeneko salgai baitago 3 euroren truke.

Hona hemen aurreikusitako egitaraua:

  • 10:00-11:30: Diana. Ankoker Trikitixa auzoan zehar.
  • 10:00-12:00: Haur/helduen bizkotxo lehiaketa. Entregatzeko epea 12:00ak arte. Sari banaketa 13:00etan.
  • 11:00…: Pintxo-potea produktuak eta edariak amaitu arte.
  • 11:00…: Yon Pavón Coctail & Events Barra
  • 11:00-13:00: Haurrentzako jolasak, babesleen sariekin.
  • 11:30-13:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan zehar.
  • 11:30-14:00: Kilkerband txaranga kaleetan zehar.
  • 14:30: Paella herrikoia. 10 € paella + edari 1 + postrea (Ticketak Iñaki Tabernan salgai).
  • 16:30: Bingoa babesleen sariekin.
  • 18:00: Slow Time Blues Band kontzertua
  • 19:00: Diskoteka Dj Karpin-ekin festa amaitu arte.

Eduki publikatzailea

Prentsaurrekoak