Hiru urterako hitzarmena sinatu dute Udalaren eta Kukukaren artean
2021·10·29
Hitzarmenak ezartzen duenez, udalak hiru urteetan emango dituen kopuruak hauek dira: 3.940 euro 2021erako, 3.995 euro 2022rako eta 4.051 euro 2023rako. Aipatutako erakunde horrek aurkeztutako gastu-aurrekontu orokorra 50.261,39 €koa da.
Era berean, jabari publiko edo munizipaleko guneak proba-saio eta emanaldietarako dohainik uztera konprometitzen da Udala.
Kukuka Lasarte-Oriako Antzerki eta Dantza Taldea, berriz hainbat modalitatetako antzerki- eta dantza-eskolak emateko konpromisoa hartzen du, bai eta antzerki- eta dantza-emanaldiak, prestakuntza-tailerrak eta hainbat jarduera egiteko ere, Emakumeen Egunean, Dantzaren Nazioarteko Egunean eta Antzerkiaren Nazioarteko Egunean.
Hitzarmen honen helburua udalerriko bizilagun-komunitateak dituen premiak edo interesak asetzen lagunduko duten interes publikoko jarduerak sustatzea eta babestea da, eta bereziki, antzerki interpretazioaren mantenua bermatu nahi du, batez ere Lasarte-Orian antzerkia eta dantzaren zabalkundeari eta sustapenari kasu eginez.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.