Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hiru lan-eskaintza

Lasarte-Oriako Udalak hiru lan-eskaintza aurkeztu ditu, herrian enplegua sustatzeko ekintza gisa, bi enplegu-teknikari, 1. mailako iturgin ofizial bat eta 1. mailako elektrikari bat kontratatzeko

2023·11·18

Lan-munduan hastea edo hara itzultzea errazteko, urteak daramatzagu enplegua sustatzeko aldi baterako programak garatzen, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean eta Lanbide Euskadiko enplegu-zerbitzuaren bitartez, egin beharreko kontratazioak finantzatuz.

Horrela, aurten, Lasarte-Oriako Udalak lau lanpostutarako hiru eskaintza aurkeztu ditu, herrian enplegua sustatzeko:

  • Bi enplegu-teknikari. Hiru hilabeteko kontratua. % 75eko lanaldia.
  • 1. mailako iturgin ofiziala. Hiru hilabeteko kontratua. Lanaldi osoa.
  • 1. mailako elektrikari ofiziala. Hiru hilabeteko kontratua. Lanaldi osoa.

Lanpostu horiek eskuratzeko, zenbait baldintza bete behar dira:

  • Langabezian eta Lanbiden inskribatuta egotea
  • Eskualdeko herriren batean erroldatuta egotea
  • Eskaintza bakoitzean eskatutako baldintzak izatea.
  • Aurreko urtean programa berean parte hartu ez izana.

Izen-ematea azaroaren 21eko asteartean amaituko da, eta Lanbiden egin behar da.

Eskaintzak lanbide.euskadi.net webgunearen bidez eskura ditzakezu.

Eskaintzen kodeak honako hauek dira:

  • 162023013771 – 1. mailako iturgin ofiziala.
  • 162023013763 – 1. mailako elektrikari ofiziala.
  • 162023013780 – Enplegu-teknikariak.