Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hirigintzaren Plangintzako Aholku-Batzordeak osaera berria du

Udalak Hirigintzaren Plangintzako Aholku-Batzordearen osaera berritu du, hango kide diren entitateei titularra eta ordezkoa izendatzeko eskatu ondoren.

2021·05·28

Hirigintzaren Plangintzako Aholku-Batzordea organo kolegiatu bat da, Lasarte-Oriako hirigintzaren plangintzan eta garapen jasangarriaren artikulazioan eta sustapenean herritarrek parte hartzeko tresna gisa sortua. Ordezkari politikoek eta entitate sozialek osatzen dute, eta irekia dago edozein pertsona interesatuak parte hartzeko. Izaera aholku-emailea eta deliberaziozkoa du.

Haren osaera onetsi aurretik, udalak dei egin zien parte-hartzaile ziren organizazio eta entitateei, kontseilu horretan ordezkatuko dituzten titularrak eta ordezkoak izenda zitzaten eskatzeko.

Kideak izendatzeko gonbidapenak honako elkarte eta entitate hauei bidali zaizkie:

  • Auzo-elkarteak:
    • "La Esperanza" auzo-elkartea
    • Oztabide auzo-elkartea
    • Sasoeta Sasoian auzo-elkartea
    • Zabaleta elkartea
  • Merkatarien elkartea:
  • Aterpea
  • Desgaituen elkartea:
  • Jalgune
  • Izaera orokorreko sindikatuak:
    • LAB
    • CCOO
  • Elkarte edo entitate kulturalak:
    • Danok Kide
    • Ttakun
    • Okendo Zinema elkartea
    • Hermandad Nª Sra. Rocío
  • Ikastetxeak:
    • Landaberri guraso-elkartea
    • Burunzpe guraso-elkartea (Sasoeta-Zumaburu)
  • Alderdi politikoak:
    • PSOE
    • EH-Bildu
    • EAJ-PNV
    • ADLOP
  • Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala.

Honako elkarte eta entitate hauek ez diote gonbidapenari erantzun:

  • Oztabide auzo-elkartea
  • Jalgune
  • CCOO
  • Danok Kide
  • Ttakun
  • Okendo Zinema elkartea
  • Hermandad Nuestra Sra. Rocío
  • Burunzpe guraso-elkartea (Sasoeta-Zumaburu)

Orain 10 eguneko epea irekitzen da dekretua GAOn argitaratzen denetik, beren ordezkarien izenak bidali ez dituzten entitateek hori egin ahal dezaten.