Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Hirigintza Plangintzako Kontseilua deitu da, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenaren berri emateko

2021-07-12

Uztailaren 14an, 18:30ean, Hirigintza Plangintzako Kontseilua bilduko da HAPOren aurrerapenari eta egungo Arau Subsidiarioetako artikulu baten aldaketari buruzko informazioa emateko.

Nahitaezkoa den bezala, Hirigintza Plangintzako Kontseiluak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenaren dokumentuaren berri eman behar du, dagoeneko jendaurrean jarri baita. HAPOa da sustatu nahi den hiri-ereduaren oinarria ezartzen duen dokumentua. Udalerri bateko lurzoruaren erabilerak, hirigintza-araudia, azpiegiturak eta abar definitzen ditu.

Urrats horrekin amaituko da herritarren partaidetzaren lehen fasea. Ondoren, Udalbatzak finkatu  beharko ditu HAPOa idazteko irizpideak.

Plangintza Kontseiluak artikulu baten aldaketari buruzko txostena ere egin beharko du. Egungo arau subsidiarioetako 2.9 artikuluak helburu du tabernak eta kafetegiak jartzea garapen txikiko bizitegi-lurzati komunen beheko aldean.

Gobernu-taldeak uste du komenigarria dela ostalaritza-erabilera jakin batzuk ezartzeko aukera ematea, dastatzeak, tabernak edo kafetegiak instalatu ahal izateko, horrela ahalbidetzen baita auzoek herritarren gizarte-bizitza hobetzeko topalekuak izan ditzaten.