Hiri Antolamendurako Plan Orokorra
15·07·2020
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
15/07/2020
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
Gaur egungo fasea
HAPOa eta PARTE HARTZEA
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra hiri eredua definitzeko oinarrizko plana da. Bertan lur zoruen erabilera, hirigintza araudiak, azpiegiturak, etab. definituko direlarik.
HAPO-a definitzeko prozesuak zenbait fase ditu:
- Aurrerapen fasea (Uztaila 15)
- Hasierako onarpena (Uztaileko azken astea - urriak 31)
- Behin betiko onarpena (Uztaileko azken astea - urriak 31)
Hiria guztiontzat izango bada, ezinbestekoa da hiritarron parte hartzea planaren definizioan. Honez gain, berme legala ere badago hau horrela izan dadin. Ondoren, Lasarte-Oriako HAPO-aren Aurrerapen Faseari dagokion Parte Hartze prozesua aurkezten dugu.
ERAKUSKETA PUBLIKOA
HAPO-aren lehen azalpen hitzaldiarekin, honen Aurrerapenaren aurkezpen publikoa irekiko da, zeina urriak 30 arte egongo den ikusgai.
Alegazio epeak data hori arte iraungo du ere.
PARTE HARTZE SAIOAK
Herritar guztiei irekitako saio parte hartzaileak burutuko dira ere. Bertan, Aurerapen dokumentuaren azalpena burutu eta herritarren iritziak jasoko dira. Horretaz gain, jarduera alternatibo bat antolatuko da, herritarren sentsazio eta iritziak jasotzeko Lasarte-Oriako hiri eremuaren inguruan.
-
PARTE HARTZE SAIO IREKIA: 2020ko UZTAILAK 15 - 18.00
-
PARTE HARTZE SAIO IREKIA: 2020ko IRAILAK 15 - 18.00
-
HIRI TXANGOA: 2020ko URRIAK 7 - 18.00
-
PARTE HARTZE SAIO IREKIA: 2020ko URRIAK 21 - 18.00
Hiri txangoan parte hartzeko izena eman behar da esteka honetan: izena ematea
TAILERRAK
Bestetik, beren kondizio ezberdina medio, hiria modu ezberdin eta askotan zailtasun gehiagorekin bizi duten sektoreekin modu berezituan egongo gara: Hiria haur, adindu, emakume, txirrindulari edota oinezkoentzat ona bada, ona da guztiontzat!
Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, eta segurtasun sanitarioagatik, tailerrak telematikoki egingo dira, honako helbide honetan: https://meet.jit.si/lasarte-oria-hapo, eta honako hauek izango dira:
-
2020ko IRAILAREN 22an, 18:00etan: Mugikortasun jasangarriaren eta irisgarritasunaren eredua
-
2020ko IRAILAREN 24an, 18:00etan: Hiria eta generozko berdintasuna
-
2020ko IRAILAREN 29an, 18:00etan: Hiria eta bizi-kalitatea
-
2020ko URRIAREN 1ean, 18:00etan: Lasarte-Oria beren auzoetatik.
Horretaz gain, ingurugiroa edo hirigintza lantzen duten eragileekin saioak burutuko dira ere.
Saioetan parte hartzeko izena eman behar da esteka honetan: izena ematea