Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hiesaren aurkako nazioarteko eguna

Gaur abenduak 1, Hiesaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Udalak gazteei zuzendutako "Liatuko gara?" kanpaina abiarazi du, HIESa ez kutsatzeko neurriak hartzearen garrantzia gogorarazteko.

2020·12·01

Ez dago arrisku-talderik, arrisku-praktikak baizik.

Harreman batean erotikoki aritzeko eta gozatzeko modu guztietan (hurrupaketak, afariak, musuak, masturbazioak, elkarrizketak, laztanak, litro batzuk edatea, sarketak, paseoak, besarkadak, orgasmoak, masajeak…), praktika gutxi batzuetan bakarrik izango da beharrezkoa antisorgailuak erabiltzea, infekzioak saihesteko.

Preserbatiboa eta latex-hesia dira metodorik onenak. Izan ere, planifikatu gabeko haurdunaldiak saihesteaz gain, balio dute baita ere GIB/HIESa bezalako transmisio genitaleko infekzioak edo maite-kontuetan ari diren pertsonen osasuna eta konfiantza baldintzatu dezaketen beste batzuk prebenitzeko.

Horrelako topaketak hasi aurretik horri guztiari buruz hitz egiteak konplizitatea eta ezustekorik gabe gozatzeko aukera erraztuko du.

Infekzioak hainbat fluidoren bidez transmititzen dira: odola, semena, baginako fluidoa, ondestekoa.

Ez da pentsatu behar infekzio horiek toxikomanoek, homosexualek edo harreman asko dituztenek bakarrik izaten dituztenik.