Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Hautesle-errolda kontsultatzeko epea zabalik urriaren 19ra arte

2026-10-13

Herritarrek beren inskripzio-datuak egiaztatu eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, azaroaren 29an egingo diren Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeei begira.

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du, urriaren 19ra bitarte ikusgai egongo dela hautesle-errolda, azaroaren 29an egingo diren Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak direla eta.

Epe honen baitan, hautesleek beren datuak hautesle-erroldan behar bezala jasota daudela egiaztatu ahal izango dute, eta, akatsik edo hutsunerik antzemanez gero, dagozkion zuzenketak eskatu ahal izango dituzte. 

Kontsulta aurrez aurre egin ahal izango da Udaletxean, NANa, pasaportea edo argazkia duen gidabaimena aurkeztuta, herritarrentzako ohiko arreta-ordutegian.

Epe berean, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira inskripzio-datuetan akatsak egonez gero, hautesle-erroldan agertu ez gero edo datuak gaizki jasota egonez gero. Erreklamazioak interesdunak berak edo baimendutako pertsona batek sinatu beharko ditu, eta nortasun-agiriaren fotokopia erantsi beharko da.

Kontsulta eta izapideak Internet bidez

Cl@ve sistemarako sarbidea duten pertsonek hautesle-erroldako inskripzioa kontsultatu eta erreklamazioak telematikoki aurkeztu ahal izango dituzte, Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) egoitza elektronikoaren bidez.

Era berean, hauteskunde-propaganda bidaltzeko hautagai-zerrendei ematen zaizkien hautesle-erroldaren kopietatik kanpo geratzeko eskaera egin ahal izango da. Urriaren 19ra arte, egun hori barne, aurkeztutako eskaerek azaroaren 29ko hauteskundeetan izango dute eragina. Urriaren 20tik aurrera aurkeztutakoek, berriz, ondorengo hauteskunde-prozesuetan izango dute eragina.

Kontsultatu informazioa hemen