Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Haurreskolako matrikulatzeko epea
2021-03-29
2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete.
Eskariak aurkezteko eta onartze-epeetarako egutegia
Honako egutegi komun hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
- a) Eskariak online eta aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 12tik 21era
- b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 2an
- c) Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 3tik 16ra
- d) Eskaerari uko egitea: ekainaren 16 arte
- e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: ekainaren 30ean
Haurren hasiera-data haurreskolan: irailaren 6.
Jaioberrien izenemateen kudeaketa (martxoaren 21etik aurrera jaiotakoak):
Martxoaren 21etik aurrera jaiotakoek apirilaren 21etik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Jaio berri hauen izen ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.
Ekainaren 20tik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak behin betiko zerrendak publikatu ostean (ekainaren 30ean) kudeatuko dira, beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego.
Haurreskola Andre Joakina-enea
- Telefonoa: 943 367 238
- Email: andrejoakina.lasarte-oria@haurreskolak.eus
- Helbidea: Kalbario bidea, 2